Edukira joan

Goierriko Hitza

Ataun
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

Eskolarteko mendi ibilaldiak 750 lagun bildu ditu

2007-03-12 | 13:17:27

Eskolarteko mendi ibilaldiak 750 lagun bildu ditu

Antolatzaileak"gustora" gelditu dira ibilaldiarekin eta partehartzearekin

Eskolarteko mendi ibilaldi neurtua egin zen atzo Ataunen. Guztira, 450 haur eta 300 bat guraso bildu zituen proba honek. Eguraldia lagun zutela, lau ordu inguruko ibilbidea egin zuten. Antolakuntza taldekoak "oso gustora" agertu dira emaitzarekin. Prestaketa lanetan aritu ziren 50 herritarrei euren esker ona adierazi nahi izan diete.

Ez du erantzunik

Herri kirolariek omenaldi beroa jaso dute

2006-03-13 | 15:19:07

Herri kirolariek omenaldi beroa jaso dute

Zeberio, Aierbe eta Repo ataundarrek herritarren eta kirolarien esker ona jaso dute hainbat ekitaldirekin

Ataungo herriaren eta Euskal Herri osoko herri kirolarien omenaldia jaso dute asteburuan Zeberiok, Aierbek eta Repok. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende ugari bildu zen San Gregorioko plazan.

Ez du erantzunik

Joxemartin Apalategi antropologoa hil da

2006-02-08 | 12:25:42

Joxemartin Apalategi antropologoa hil da

Ikerle eta idazle ataundarra gaur zendu da; hileta bihar izango da Ataunen

Joxemartin Apalategi antropologoa eta EHUko irakasle ataundarra hil egin da.

Ez du erantzunik

Giro ederrean ari dira ospatzen koadrila eguna San Gregorion

2005-09-02 | 19:42:31

Giro ederrean ari dira ospatzen koadrila eguna San Gregorion

Bihar txirrindulari proba, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira

San Gregorio jaien bigarren eguna ari dira ospatzen gaur Ataunen: Koadrila eguna. Giro ederrean doa eguna, eta oraindik ere luze joko du festak. Gauean tirki poteoa egingo dute ataundarrek. Bihar, berriz, San Gregorio eguna ospatuko da, eta ekitaldi ugari izango da, besteak beste: txirrindulari proba, herri bazkaria, pilota partidak, rock kontzertua,...

Ez du erantzunik

Arrainentzako eskala zabaldu dute Ataunen

2005-07-21 | 18:25:56

Arrainentzako eskala zabaldu dute Ataunen

Uarkaingo presaren ondoan jarri dute arrainak igo ahal izateko eskala

Gaur goizean inauguratu dute San Gregorio auzoko Garaialde presaren ondoan egin duten arrainentzako eskala. Aurkezpenean izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Ataungo Udaleko ordezkariak, lanak egiteaz arduratuko diren teknikariekin batera. Eskala horren zeregina arrainei presak eragiten dizkien oztopoak gainditzea da, alde batetik bestera igaro daitezen.

Ez du erantzunik

2005-06-20 | 20:09:33

Dioni Galparsorok irabazi du Asturiasko Itzuliko laugarren etapa

Ataundarrak bigarren garaipena eman dio Kaiku taldeari hiru egunetan

Dioni Galparsoro txirrindulari goierritarrak laugarren etapa irabazi du Asturiasko Itzulian

Ez du erantzunik

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.