Edukira joan

Goierriko Hitza

Ataun
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2005-06-20 | 20:09:33

Txirrindularitza

Dioni Galparsorok irabazi du Asturiasko Itzuliko laugarren etapa

Ataundarrak bigarren garaipena eman dio Kaiku taldeari hiru egunetan

Dioni Galparsoro txirrindulari goierritarrak laugarren etapa irabazi du Asturiasko Itzulian

Kaiku taldeak fin segitzen du Asturiasko Itzulian. Ataungo Dioni Galparsorok laugarren etapa irabazi du eta era horretara bigarren garaipena eman dio Kaiku taldeari hiru egunean. Gaur Asturiasko Itzuliko laugarren etapa zen jokoan, itzuliko luzeena, eta Kaikuko Galparsorok irabazi du. Cangas de Narcea eta Gijon-en arteko 186 kilometroetan ataundarra izan da azkarrena. Etapa gogorra zen gaurkoa, nahiz eta mendate bakarra zuten (3. mailako), baina ibilbidearen gorabehera ugariek hankak apurtzeko egokiera eman dute.
Espainiako Itzuliari begira ari da lanean orain Kaiku. Iraileko probarako oraindik ez dauka gonbidapenik euskal taldeak, eta UCI-Pro Tourrean aritzeko eginahal betean ari dira Kaikukoak, Dioni Galparsoro buru dutela.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.