
Leon Berben organistak Ataunen grabatutako diskoa aurkeztuko du
Ataun Juan Bautista Cabanillas maisuaren lanak Ataungo organo barrokoan grabatu ditu musikari alemaniarrak.
a. apalategi
Ataungo organo barrokoarekin harreman berezia izan du Leon Berben organo jotzaileak. Izan ere, Juan Bautista Cabanillas maisuaren lanak disko batean grabatzeko organo hori aukeratu zuen. Ataungo Organo Barrokoaren II. Jaialdiaren baitan disko horretako hainbat obra joko ditu larunbat iluntzeko zortzietan, Ataungo San Martin elizan.
Herbeheretan jaio bazen ere, Alemanian bizi izan da denbora askoan. Klabezina eta organoa ikasi zuen, eta 2000. urtetik klabezin jolea izan da Musica Antiqua Köln taldean. Mundu osoan zehar kontzertuak eman eta hainbat disko grabatu ditu. 2006an, taldea hautsi ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion Berbenek. Organo zein klabezin historikoarekin grabatu dituen diskoek kritika onak jaso dituzte adituen partetik. Bere errepertorioan 1550. urtetik hasi eta 1750era bitarteko lanak biltzen ditu.
Larunbateko kontzertuan, Cabanillasen lanekin batera, William Bird eta Jan Pieterszoon Swelincken obra bana ere joko ditu.
Musika
Triki-afaria
LAZKAO, Maizpideko jangelan - 2008-08-28
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.